Kresala 2018ko EGUTEGIAREKIN DANTZAN!

2018 urtea dantzan bizitzeko prest? KRESALA DANTZA TALDEKO EGUTEGIA KRESALAN SALGAI. 10€ (Euskal Herria Kalea 9- Donostia)

IMG_20171116_170832_623Egutegi berezia oso, elkartean bertan arratsero eskura dezazuen.
Gure dantza-molde saioen argazkiak eta euskal sortzaile ezberdinen idatziak bat eginik; keinua eta hitza edota dantza eta erreflexioa.

Agerian, dantza irudiak eta artista hauen pentsamendua: Nagel, Amable, Sistiaga, Asins, Basterretxea, Balerdi, Badiola, Chillida, Mendiburu, Ameztoy, Zumeta, Ferrer eta Oteiza.

Lagunok: urte berri on bat izan dezazuela. URTE ASKORAKO!