1. ENTSEGUA… 3, 2, 1 Prest!

Gabonak hasteko, guazen denak dantzara!

 Gogoei neurria hartzeko, jendearen animoen eta nahien pultsua hartzeko, lehen entsegua egingo dugu:

Datorren asteazkenean, Abenduaren 20ean, 19.30tan Kresalan

Egun horretan, elkar agurtu, giro onean garai zaharrak gogoratu, sentsazio zaharrak berreskuratu, herdoila kendu eta txapinak jarriko ditugu.

Bertan ikusi nahi zaituztegu, hilabete bakar bat dantzan ibili den horretatik hasita 20 urte ibilitakoetaraino guztiak dugu leku!

Ondorengo Entseguak, inauteriak bukatu ondoren hasiko dira, hilean, behin edo bitan, asteazkenetan eta 50 urte hauetan taldean ibili den edonork aurrera eraman dezakeen moduko entsegu eta dantzak izango dira.

TALDE ERAGILEA 50.URTEURRENA

Durangoko Azokan Kresala Dantza taldeko Egutegia salgai 50. urteurrena

KRESALAREN 2018 EGUTEGIA DURANGON SALGAI Euskal Dantzarien Biltzarraren erakusmahaian. Abenduaren 6tik 10era.

Gure dantza-molde saioen argazkiak eta euskal sortzaile ezberdinen idatziak bat eginik; keinua eta hitza edota dantza eta erreflexioa.
Agerian, irudiak eta artista hauen pentsamendua: Nagel, Amable, Asins, Basterretxea, Balerdi, Badiola, Chillida, Mendiburu, Ameztoy, Zumeta, Ferrer, Oteiza eta Sistiaga.
Izan ere Jose Antonio Sistiaga margolaria da 52. edizioko kartelaren egilea, eta leloa berriz “Sormenaren lurraldea DA!”; gure 50 urteetako historia bezala.

egutegia durangoko azokan