Kresala Dantza eskola- IKASLEEN DANTZA JAIALDIA (50.urteurrenari keinua)

Datorren ekainaren 2an, larunbata, Donostiako Gazteszena aretoan, eguerdiko 12:00etan, Kresala akademiaren ikasleek 2017-2018 denboraldiko, ikasturte amaierako erakustaldia eskainiko dute ehun bat dantzari inguru osatutako taldean. Bertan, kurtsoan zehar ikasitakoaren printza bat aurkeztuko dute. Gure 50. urteurrenaren harira, 1968ko pieza koreografiko batzuetatik hasi eta gaur-egungo dantza tradizional garaikidera iritsi arterainokoak, esparru zabala erakutsiz gonbidatu bereziak barne. Sarrera soilik gonbidapenekin izango da.


KRESALA DANTZA ESKOLA 50. urteurrena

Kresala dantza akademia Gene Yurrek sortu zuen 1968an. 80ko hamarkadan
Xabier Arregi eta Ma Jose Calvo hartu zuten honen erreleboa. 1993tik – gaurdaino- Faustino Aranzabal bertako dantza maisua eta irakasle buru da, egungo: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Ainhoa Zuazu eta Nora García irakasleekin batera jardunean.

Euskal dantzen heziketa-prestakuntza akademia bat da, izaerazko dantzaren arlokoa. Denbora bilakaeraren joan-etorrian, hainbat ziklo ditu egun ehun ikasleen bueltan, sei urtetik hasi eta hamasei urtera bitartekoak. Ikasturtean zehar joaten dira akademiara astero burutzen duten jardueran. Hainbat mailatan banatzen dira: dantza aurrekoa, hastapena, erdiko maila eta
aurreratua. Dantza historiko eta preklasikoko prestakuntza du irakaskuntzak; euskal dantza tradizionalaren teknika, estilo eta dantzaera ezberdinak irakasten zaizkie ikasleei.1kde 3

Bere errepertorio propioa sortu du akademiak, egitarau tradizionala oinarritzat hartuta, eta dantza taldeko dantzariekin batera parte hartzen dute akademiako ikasleek eszenaratze ekoizpenak hedatzen, zubi lana eginez. 50 urteko ibilbidean izandako jarrera sortzaileak eta ekintzaileak inoiz baino indartsuago dirau. Antolatzen diren dantza ikuskizun hauen bidez, gure herriko mundu koreografikoari ekarpen berri eta kalitatezkoak eskaintzea da bere helburu nagusienetako bat.

Antolatzen den lan guzti honekin, beste ikasketa gune eta kontserbatorioetara zabaltzea du beste helburuetako bat: dantza ikastaro pedagogikoak zuzendu, saio monografikoak burutu, hamabostaldiak, entsegu irekiak eta sentsibilizazio tailerrak antolatu; baita metodo didaktikoak egin eta praktikan jarri ere. Gipuzkoako, Euskal Herriko eta atzerriko dantza eragile ezberdinei aholkularitza pedagogikoa eta programazio osaketak eskaintzen zaie, baita dantza irakasleei formakuntza didaktikoa ere.19149293kde3

www.kresalaedt.com 

 

Proposamenak: istorio, pasadizo, abentura…

Bileren laburpenak irakurrita jakin duzuen moduan, belaunaldietan gertatu diren istorio, kontakizun, pasadizoekin, … jarduera bat prestatu nahi da. Jarduerari forma ematen hasteko zuen beharra dugu, urteetan gertatu direnak bildu gabe ezin baitugu egin.
Hauxe da eskakizuna:
50dantzakresala@gmail.com emailera bidali bururatzen zaizkizuen istorioak. Nahi duzuen formatoan. Arduradunek forma emango diote gero. Hori bai, bidaltzen duzuen hori denboran kokatzeko, noiz gertatu zen adierazi.
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Laister arte!!

4. ENTSEGUA + Azken ordukoak

     –  Apirilaren 11ean egin genuen Kresalan  19:30etan.
Badakizue, agendan lekutxoa egin eta urte batzu lehenago bezala, DANTZARA! Talde ederra ari gara biltzen. Belaunaldiak elkarrekin, dantzak gogoratu eta gozatzen.
Bileran hartu ziren Erabaki nagusien laburpena:
1. Emanaldi+bazkari+erromeria –> irailaren 29 edo 30ean.
“Goiz aldean, dantza emanaldia Parte Zaharreko hainbat puntuetan, Boulevard, Kaia (hobekuntza lanak noiz amaituko dituztenaren arabera), Sarriegi plaza,
Zuloaga plaza, Konstituzio plaza. Eguerdian bazkaria Trinitate plazan eta ondoren erromeria.”
2. Erakusketaren antolaketa ere aurrera doa bikain..
3. Kontakizun emanaldi bat egingo da ia ziur kontalari baten gidaritzapean, belaunaldi ezberdinetako argazki, bideo, etabarrekin.
Ondo segi, estiratu eta anima zaitez hurrengo entsegura, belaunaldi guziak dantzan jartzera goaz!!!
Zatoz hurrengora!
Datorren entsegua:
Maiatzaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30etan.
ANIMATU!

 

TALDE ERAGILEA 50.URTEURRENA

3. ENTSEGUA!

Datorren entsegua:
     –  Martxoak 14. Asteazken honetan.
     –  19:30etan.
     –  Kresalan.
ANIMATU! Hilabeteak aurrera doaz!
–  Ingurutxoa.
–  Uztai txiki.
–  Arku dantza.
–  Luzaide/Valcarlos.
Benetako giro atsegina. Gogoak daudela nabaria da eta geroz eta dantzari eta musikari gehiago gerturatzea da helburua.
Zatoz hurrengora!
Datorren entsegua:
   Apirilak 11, 19:30etan Kresalan!!!
ANIMATU!

 

TALDE ERAGILEA 50.URTEURRENA