– Apirilaren 11ean egin genuen Kresalan 19:30etan.
Badakizue, agendan lekutxoa egin eta urte batzu lehenago bezala, DANTZARA! Talde ederra ari gara biltzen. Belaunaldiak elkarrekin, dantzak gogoratu eta gozatzen.
Bileran hartu ziren Erabaki nagusien laburpena:
1. Emanaldi+bazkari+erromeria –> irailaren 29 edo 30ean.
“Goiz aldean, dantza emanaldia Parte Zaharreko hainbat puntuetan, Boulevard, Kaia (hobekuntza lanak noiz amaituko dituztenaren arabera), Sarriegi plaza,
Zuloaga plaza, Konstituzio plaza. Eguerdian bazkaria Trinitate plazan eta ondoren erromeria.”
2. Erakusketaren antolaketa ere aurrera doa bikain..
3. Kontakizun emanaldi bat egingo da ia ziur kontalari baten gidaritzapean, belaunaldi ezberdinetako argazki, bideo, etabarrekin.
Ondo segi, estiratu eta anima zaitez hurrengo entsegura, belaunaldi guziak dantzan jartzera goaz!!!
Zatoz hurrengora!
Datorren entsegua:
Maiatzaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30etan.
ANIMATU!
TALDE ERAGILEA 50.URTEURRENA