Kresala Ibilbidea

kresala50.jpg

Kresala. Donostian jaio, hazi eta bertan bizi den dantza talde txiki bat da. Itsasoa aurrez aurre duela, Euskal-herria kalean egiten du lan eta Euskal-herriko hainbat txokotan hamaika lantxo aurkeztu. Maletak gogoz beterik eta patrikak urraturik, azken muturreko herrixkak eta hizkuntzen bisitari. Modetatik at, kulturaren bidertzean lanean dabiltza, amets eroak proiektu mugarriak bihurtuz. Dramaturgiaren poetika eta dantza-moldeak txirikordatuz, forma zehatzak erabiltzen dituzte, emozioetatik sortzen diren mugimenduei erreparatuz.
Abanguardia historikoen, literaturaren, arte eszenikoen eta beste diziplinekin elkar eragiten du, sortzaile ezberdinekin batera estuki lankidetzan.

HEGALDI ISILA, HEGADA LUZEA

Donostia 1968ko iraila. Gene Yurre dantza-maisuak hainbat zentro eta ikastetxetan
dantza-eskolak ematen hastearekin batera, Kresala kultur elkartean dantza amateurreko taldetxo bat sortzeko eskatu zioten. Hala, urte hartan urriaren 2an, geroago euskal dantzetako taldea izango zena sortu zuen, hainbat eskolatako ikasleak bilduta. Ilusio handiz eta laguntza urriagoz, proiektuari ekin zion, soto txiki bat dantza-estudio bihurtuta. Hamabi urtez irakasle eta zuzendari lanetan aritua, buru-belarri ekin zion abentura hari, bere onena emanda. Eta horri esker, dantzarako grina txertatu zien hamarnaka ikasleri, bere bizitasunaren, diziplinaren eta lan gogorraren bitartez.

Lau urtez prestakuntza-lanetan soilik aritu ondoren, 1972ko maiatzaren 28an ofizialki aurkeztu zuen Kresala taldea Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Han erakutsitako ereduak kritika ugari jaso zituen, kanpotik nahiz barnekoengandik; izan ere, egile taldeko -autore- profileko taldea osatu zuen, euskal koreografiaren arloan prestakuntza, diseinu eta kontzeptu berriak ardatz zituzten produkzioak sortu zituena, hala nola: Haize-hegoa, Batelariak edo Korpus dantza bildumak. Taldearen proposamenak oso bereziak ziren, originalak, hizkuntzak arte eszenikoen kodean txertatuta sortuak.

arkuScreenshot_2017-09-28-16-12-34.png

Hasieratik, era guztietako zailtasunei aurre eginez, Kresalaren irudia antzerkirako programa guztien bitartez osatu zuen. Hainbat ikuskizun sortu eta garatu zituen, eta, horri dagokionez, Iruleak, Maskarada eta Azagak obrak nabarmendu behar dira; izan ere, oso adierazgarriak dira, herri-sorkuntzaren arloan, dantza tradizionalak etapa heterodoxoago baterako joera hartzea ekarri baitzuten.

maskarada1

Pixkanaka, taldea nabarmentzen hasi zen eta, horri esker, nazioarteko dantza-jaialdietan parte hartu zuen, baita sari garrantzitsuren bat edo beste lortu ere Galesen, Frantzian, Herbeheretan, Italian, Kroazian, Grezian, edo Alemanian.

1980. urtean taldea zatitu egin zen, zatiketatik Erdizka taldea sortuz. Aurrera eginez, Xabier Arregi eta Pako Sexmiloren zuzendaritzapean izaerazko obrak eraiki ziren, egun klasikotzat jotzen direnak, nabarmentzekoa da Ioiak balleta -sorkuntzaren ezinbesteko erreferentzia ezaguna- aro berri gisa garatu baitzuen dantza tradizionala, Victoria Eugenia antzokian aurkeztua 1983ko urrian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean Isidro Ansorena oroimenez hamarkada batez txistulari taldeen lehiaketa antolatu zen. Gainera, dantza errepertorioko ikus-entzunezko filmatzeak egin ziren zinearentzat eta telebistarentzat, besteak beste Xirula miresgarria ipuin laburmetraia Kanadako CBCrako.

luzaide1

1993ko ekainetik aurrera -gaurdaino- Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabal dira zuzendari artistikoak. Dantza tradizionala sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen berritzailea burutu dute, berrogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatuz. Batzuk aipatzearren: Sokadantzan, obra-erretaula enkarguz sortu zuen Montignaceko jaialdirako; Pestaberri eta Aratustea, iraupen luzea eta ertaina duten lanak Sidmouthen estrenatu zituen; Marixe txotxongiloen balleta; Sehaska dantza historikoa eta garaikidea lotzen dituena; Buba eta Bubu ikuskizun familiarra, Gernikako Lizeo antzokian estreinatua; Oteizaren kaxa beltza edo Zeruko modukoak, aurreklasikoko dantza-moldez aurkeztuak.

Azken batean lan guzti hauek, formatu ezberdinetan aretoko eskaintza erregistro zabala
eskainiaz, ikusle helduei zein haurrei zuzenduta daude eta Euskal Herriko gune gehienetan egin ditu erakustaldiak, baita atzerrian ere: Ingalaterran, Txekian, Polonian, Suitzan, Belgikan, Turkian, Hungarian, Eskozian edo Finlandian. Sarituak izan dira hainbat aitortze lortuz: Dantzaren Nazioarteko Lehenengo Sari Nagusia Llangollenen, Burdeosen, Dijonen, Lyonen edo Hiritar Merezimenduko domina-sariarekin. Gainera, hainbat lankidetza egin ditu Musika Hamabostaldiarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin edo Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin.

iruleak4

DANTZAREN BILAKAERA EREDUAK

pastoral1 Azken mendeurrenaren hasieran, erromantizismoaren eta nazionalismoaren eraginak bultzatuta, folklorearen herri‑genero handiak sustatu ziren. Euskal dantzaren kasuan, genero horrek bilakaera handia izan zuen; XIX. mendeko euskal dantzako taldeetako zuzendarien hierarkiaraino iritsi zen XX. mendean. Zuzendari haietako batzuen oinarrizko prestakuntza urria bazen ere, Europako folkloreak oso gustukoak zituen programa narratiboak taularatu zituzten, zenbaitetan kutsu kostunbrista zuten proposamen berantiarrak taularatu ere.

 Ildo horretan, eta Espainiako Gerra Zibila pil‑pilean zegoela, koreografia‑ eta musika‑enbaxada sortu zen, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Geroxeago, 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan, gerratik, euskal exotismo mitologikotik eta Euskal Herriaren historiaurreko historizismo primitibotik eratorritako eszenaratzeak izan ziren nagusi. Oinarri urriko dantza‑kanona zen, eszenaratutako gune zentraletik urrundu samarra eta landa‑ nahiz hiri‑eremuan landa‑giro artifizialak bizirik dagoen gizarte orotan eragiten duen gaietan murgildua.

 igitai360ko hamarkadaren erdialdean, batez ere Oteizak emandako bultzadaz, euskal kulturak susperraldia izan zuen. Arte esperimentaleko taldeak sortu ziren diziplina guztietan, eta horrek kultura berpiztea ekarri zuen une batez, sortutako adierazpen‑bide berrien ildotik. Euskal dantzaren esparruan, 70ko hamarkadan ondare folklorikoa berpiztu eta baliarazi zen. Horretarako, berriz, ikerketa‑ eta zaharberritze‑lan handia izan zen beharrezkoa, baita lan horren emaitza jendeari erakustea ere. Lan horren emaitza gisa ekarritako Arkadiaren irudi zehatza sortu zen, irudi estereotipatu samarra sortu ere, gure herriko bazter guztietan neurri gabe klonatu zena.

 80ko hamarkada erabakigarrian, erakundeek nolabaiteko kultura‑egitura sortu zuten, zerbitzu ugari biltzen zituena. Urte batzuk geroago, egitura hartan oinarrituta, kulturak beste estatus bat lortu zuen, globalizazio‑prozesu betean zegoen kapitalismoaren baitan. Una hartan, aurreko aldian egondako dantzaren prototipoak eta mimetismoak gainezka egin zuen sozialki eta sektorearen zati bat, ustekabean harrapatuta, lekuz kanpo geratu zen. Horrela ezkutuan zeuden hainbat konplexu sozialen ondorioz, 90eko hamarkadaren erdialdean forma azalekoak eta eduki arinak zituzten proposamenak sortu ziren, geroago, XXI. mendearen hasieran, aztarna estilistiko genealogikoa ekarri zutenak.

7 ZestapuntaXX. Mendeko dantza‑egitura gehienen sorrerak oinarri izan zituen parametroek krisi latza bizi izan zuten XXI. mende konplexu honen historiaren lehen hamarkadetan, dena azkar eta etengabe aldatzen hasi baitzen. Eta, zorionez, nahiz eta Europarekiko urte batzuetako atzerapena izan, sektorea aurrera begirako urratsak egiten hasi zen, eta ildo horretatik jarraitzen du. Horri esker, Euskal Herriko dantzaren proiektu asko gero eta gertuago dago Europatik, interes handiko hainbat proposamenei esker.

 

BEREZITASUNA ETA OIHARTZUNA

10 KulunkanBatzuetan, herrialdeetako memoria artistikoak sortzaile isil eta biribilenak ahazten ditu, moda komertzial zalapartatsuari soilik jaramon egiteko joerari helduz. Hori gertatzen denean, nagusi den hutsalkeria izugarria izaten da. Pentsamendu mediatiko masifikatuak hirugarren sektoreko balio bihurtzen du jardun artistikoa, kontsumo‑objektu amnesiko huts bihurtu ere, gutxieneko espiritu kritikorik gabea. Gaur egun ondo asko ezagutzen dugun entretenimenduaren kulturaren infantilizazioa gertatzen da, eta den‑dena giza-jaialdien testuinguruan sartzen da, azaleko euskal estetika tematiko baten itzalean.

Beste herrialde batzuetan, ordea, beren ondare ez‑materialarekiko sentikortasun handiagoa izaki, erabat babesten dute eta ondare horri lotutako maisu nagusien zuzendaritza artistikoak blindatu ez ezik, haien errepertorio koreografiko guztia erakutsi eta haien programak esportatzeko estrategia antolatua gauzatzen dute. Titulartasun publikoko aldian aldiko esku‑hartzeen adibide bikainak ditugu, hala nola Hungaria, Georgia, Osetia, Pragako Antzerki Beltza, Keralako Kathakali‑a eta Japoniako Kabuki‑a, besteak beste.

12 KarrikaMundu tradizionala eta haren nortasun‑ikurrak kultura osatzen eta zentzua ematen dioten parabola ugarien sorta zabalaren zati handia dira. Horri esker, betiere behar bezala asmatuz gero, mundu hori betiko egin daiteke, barrendik ikertutako folklorea berriz ezagutzeko eredu on batean oinarrituta. Euskal herri‑dantzak munduko folklorerik adierazgarri eta sofistikatuenen maila berean dago. Ardura eta asmo handiagoa duten beste nazio eta herrialde batzuetan, gai horiek merezi duten moduan tratatzen dituzte, “estatu‑aferatzat” hartuta, alegia.

 

MEMORIA BERRIRAKURKETA GISA

Pozgarria da euskal gizartearen indarra egiaztatzea; izan ere, gabezia larriko ziklo historikoak bizi izan dituen arren, behin eta berriz suspertzen da, etengabe berrituta. Horrek agerian uzten du bere kulturarekiko atxikimendu handia duela, kultura kidetasun‑ eta nortasun‑elementutzat hartzen duela. Horregatik, noizean behin beharrezkoa izaten da iragana aztertzea eta orainarekin alderatzea, beste denbora‑koordenatu batzuk erabiliz, irakurketa kritiko berriak eginez, gaiaren konplexutasunari heltzeko posizio zehatza aurkitzeko lagungarria izango baita. Izan ere, proposamenak plazaratuak izate hutsa ez da nahikoa arrazoi proposamen oro ontzat emateko.

9 Mutil

Dantzaren iraganeko eta egungo errealitatearen argazkia ez da monolitikoa. Adituei dagokie gaia sakon aztertzea, panoramika koreografiko guztiak aintzat hartuta, ebidentzia formal hutsetik hasi eta harago joanda. Era berean, gizartera bideratutako behaketa‑jarraibideak ezarri beharko lirateke, desorientazio orokorra zuzentzeko, betiere dantza tradizionala hiru ildoren arabera kontuan hartuta: sozializazio‑tresna gisa, erritual sinboliko gisa eta sorkuntza artistiko gisa.

44 Agotak

Azken batean, garbi eduki behar da dantzak elkarren artean estu loturik dauden hiru esparru horiek biltzen dituela, zeharkakotasunez, sortzeak eta atal estanko, itxi eta bere baitara bilduak ezartzeak esan nahi duenaren guztiz kontrako norabidean.

Horretarako, ezinbestekoa izango da aspaldi garbi ezarritako lau jarraibide nagusien erronkari eustea: ikertzea, galdetzeko; prestakuntza ematea, bilatzeko; sortzea, zalantzan jartzeko; eta hedatzea, jarraipena izateko. Hori aintzat hartuta, euskal dantzak esparru interesgarrietan jardun dezake, hizkuntza kultural propio eta onetsitako gisa, eta, horretarako, etorkizunari begirako proposamenak plazaratzen ditu, artearen beste arlo batzuekin elkarreraginean arituta eta askotariko diziplina artistikoekiko lankidetza bultzatuta. Modu horretan, genero tradizionala bere izaerari eutsiz interpretatzen da, alegia, iturri agortezintzat, zentzu arduratsuan oinarrituta.

 

KANON ALDAKETA

Egungo egitura soziokultural konplexuek, garbi erakutsi dute beharrezkoa dela jarduteko formula iraunkorrak sortzea, betiere elkargune berriak sortu nahi dituzten beste eragile batzuekiko lankidetzan, ikusgarritasun eskasa duten jardun artistiko eta kulturalak errotzeari begira. Era berean, kontuan hartu behar da kultura‑arloko erakunde eta organoek hezkuntza‑prestakuntza, ikerketa‑sentsibilizazioa, produkzioa‑kudeaketa eta banaketa‑erakusketa prozesuetan duten funtsezko zeregina, betiere prozesu horiek kultura terminoaren adierazlearen eta adieraziaren eduki aldakorraren ikuspegi orokorra aintzat hartuta.

Lan egiteko modu eta eredu horrek gaur egun jakintza egitetik lortzeko dagoen premia artistikoak ditu ardatz, ekintzan eta hausnarketan oinarritutako ezagutza sortzeko premia, hain zuzen ere. Hori sine qua non baldintza da iragana, oraina eta etorkizuna uhineko maiztasun eta luzera bertsuan egoteko, hori funtsezkoa baita denboran zehar garatu den euskal kultura‑nortasuna babesteko.

10izkua

 

buba3Horretarako, orain arte bezalaxe, beharrezkoa da besteak beste euskal dantza‑kanona abiapuntu izatea, landu eta horretan sakondu beharreko diziplinatzat hartuta; era berean, ezinbestean aztertu behar dira kanon horren hizkuntzaren morfologia, sintaxia eta kodea, barne‑izaeraren osaera, osagaia, energia eta forma, hazkuntza, mutazioa eta eraldaketa. Izan ere, etengabe garatzen da eta ni‑a den eta bere burua gu kolektiboaren zatitzat duen gizabanakoarekiko lotura sortzen duen izaki bizidun gisa. Azken batean, gakoa “norbaitekin” komunikatzea da, “zer” komunikatzeko.

 

FUNTSA ETA FORMA

Dantzatutako hizkuntza oro mugitzeko eta adierazteko gaitasun sorra duten egituren segida batean oinarritzen da. Ideiak, pentsaera eta emozioak uztartutako materiaren formak dira. Dantzak gauzatzen duen bitartean irauten du, eta ezer ez da ezerezetik sortzen, ezta ezerezean desagertzen ere. Hori bai, dantzak eraldatzeko premia du, beste guztiak bezala. Horregatik, bere baitan bizitza duen eraldaketa bat da, bizitzaren adierazpen bat; munduaren ikuspegi bat eta munduan egoteko modu berariazko bat adierazten ditu; denboraren arte bat da, ikusgarri bihurtzen eta keinuen bidez memorian errotzen ahalegintzen dena.

keinuka

Dantzan, berritasunaren tradizioa eta berrirakurketaren tradizioa ez dira inoiz eten. Horregatik, berriz aztertu beharko litzateke jarrera berritzailea, ez baita une jakin batean isolatuta geratzen, oso noizbehinka gertatzen den uneko fenomeno bat balitz bezala. Etengabe mugitzen da dena. Obren irakurketak emaitza harrigarriak izan ditzake, gure begirada baldintzatzen edo blaitzen duenak gauzak oso desberdin ikusaraz diezazkiguke, gure pertzepzio‑gaitasuna aldatu egiten den une eta egoera jakinetan. Ikustea jakiteari dagokio konparatzea ulertzeari dagokion bezalaxe. Ikusten ez duen begiradak nekez ezagutuko du, eta, hortaz, ulertzeari utziko dio.

Dantzan, beste hainbat esparrutan bezalaxe, aurreko batek ekartzen du osotasuna. Berria denak ez du aurrekoarekin guztiz apurtzen. Pentsamenduaren eta ekintzaren forma askotariko eta segidakoak zabaldu eta eduki propio bihurtzen dira, askotariko poetikak eta haien sinboloak eta metaforak identifikatuta. Berriaren formaren atzean, izatearen eta egotearen baitan egia nagusitzen denean, funtsaren batekin lotura fina duten balioak sortzen dira, berrikuntza formal ororen zati izaten direnak beti. Formaren eta funtsaren sorkuntza, egiaz batasun zatiezina osatzen duten elementuen sorkuntza, misterio hutsa da, baita haien jatorriaren oinarrietako bat ere. 

Faustino Aranzabal

48 Babilonia.jpg